Traña-Matiena Eskola Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa da, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren menpe dagoena. Izen bereko auzoan dago, Bizkaiko Abadiño udalerrian.
Gaur egun bi eraikin ditu (hezkuntza etapa bakoitzerako bat), kirol- eta jolas-gune zabalak, kiroldegi berria, patio estalia eta frontoia. Eskola eremu berean daude Abadiñoko Institutua eta Traña-Matienako Haurreskola ere.