AZKEN BERRIAK / ULTIMAS NOTICIAS

Eskerrik asko egun horretan laguntzen egon zineten guztioi, bereziki, Guraso Elkarteari eta  Bizikidetza-Hezkidetza batzordeari!

ASKO GARA. ETORRI GUREKIN EUSKAL ESKOLA PUBLIKORA

“Ai amatxo ez dut hazi nahi” abesten zuen Urtz taldeak aspaldi, baina bizilege ditugu haztea eta heztea. Etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea. Atarian dugu 2025-26 ikasturterako umeen matrikula egiteko epea, ikastetxea aukeratzeko garaia, alegia.

Osasuna, zaintza, pentsioak, hezkuntza... zerbitzu horien guztien kalitateak jendarte baten ongizate maila adierazten du. Euskal Herri osoan, eta Euskal Autonomia Erkidegoan ere, asko gara guztiona eta guztiontzat den Hezkuntza Publikoaren aldeko hautua egiten dugunok.

Egunotan familiek datorren ikasturteari begira haurra zein eskolatan matrikulatu erabaki behar dute. Guk erantzuna argi dugu: apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren alde, eta galdera horren erantzunaren bila zalantzan dabiltzan familiei eta baita gizarte osoari ere, eskola publikoa hautatzeko hamaika arrazoi helarazi nahi dizkiegu:

Asko Gara! Defenda dezagun guztiona den hezkuntza publikoa!

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAN ZUEN ZAIN GAUDE: ZATOZTE TRAÑA MATIENA ESKOLARA!

INFORMAZIO OROKORRA / INFORMACIÓN GENERAL

NABARMENTZEN DUGU / DESTACAMOS

dokumentuak / documentos

LAN EREMUA / AREA DE TRABAJO

IRAKASLEEN GUNEA

HEZIGUNEA

BESTE BATZUK

Bisita kontagailua

CEIP Traña Matiena HLHI       Trañaetxoste Kalea, 10   48220 - ABADIÑO          Telefonoak: 944  288 074  /  695 784 746              014002aa@matienaeskola.eus